Baionako Zizpa gaztetxearen bigarren urteurrena ospatuko dute urtarrilaren 27an

  • Orain dela bi urte inauguratu zuten Baionako Zizpa Gaztetxea, "gazte ororekin izpiritu kritikoa landu eta praktikara eramateko helburuarekin". Urtarrilaren 27an, larunbata, ospatuko dute gaztetxearen bigarren urteurrenean. Egun osoko egitaraua antolatu dute.

     

     


2018ko urtarrilaren 15an - 17:12

Hainbat ekitaldi antolatu dituzte Zizpa gaztetxearen bigarren urteurrena ospatzeko 11:30etik aurrera. Aperitifa, bazkaria, poteojokoa eta kontzertuak izango dira protagonista urtarrilaren 27ko ospakizunean. 

Orain bi urte gaztetxea zabaldu zutenetik ibilbide oparia izan dutela adierazi dute gaztetxeko kideek; baita Baiona eta bere inguruko elkarte asko gaztetxetik pasa direla ere, "asanbladarekin elkarlanean edo haien kabuz ekimen andana antolatzeko parada eskaini dielako gaztetxeak".

Egin dutena eta egiteko dutenaz "luze eta zabal" hitz egin ahal izateko, ideia guztiak ongi etorriak izango direla azaldu dute Zizpa gaztetxekoek. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Zarauzko gaztetxean lapurreta egin dutela salatu dute

Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituzte.


2023-09-12 | Ahotsa.info
Ez Dago Hilda festibala urriaren 28an ospatuko da Berriozarren "eszena autogestionatuarentzat" lokal bat helburu

Ez Dago Hilda festibalaren antolakuntzak azaldu duenez, festibal honen helburua dirua lortzea izanen da Iruñerriko eszena autogestionatuak behar duen entsegu espazio bat eskuratzeko. Urriaren 28an Berriozarko Ilargi parkean ospatuko da hirugarren edizio hau.


Eguneraketa berriak daude