argia.eus
INPRIMATU
Baionako hilerri juduko hilobiak profanatuak izan dira
  • Hamar bat hilobi suntsitu dituzte asteburuan zehar Baionako hilerri juduan. Lehen aldia da gisa horretako eraso arrazista bat gertatzen dela hilerri horretan. Eraso horri buruzko ikerketa abiatu dute.

ARGIA @argia 2020ko urtarrilaren 07a
Baionako hilerri judua

Profanazioak burutu dituzte Baionako hilerri juduan. Hilobiak suntsiturik zein deportaturikoen oroitzapenez jarritako oroitzapen plakak hautsirik, hamar bat hilobi dituzte erasotu ostiral eta igande artean. Déborah Loupien-Suares Baiona eta Miarritzeko judu komunitateko lehendakaria "harrituta" eta "hunkituta" agertu da: "Hilei mendekatzea baino ekintza koldarragorik ez dago munduan". Horra Loupien-Suaresek France Bleue irratian egindako adierazpenak.

Lehen aldia da gisa horretako eraso arrazista gertatzen dela Baionako hilerri juduan. Hala ere, aitzineko astean jada Baionako sinagoga erasotzeko saiakera egin zuten hainbatek. Salaketa jarririk, inkesta abiatu du poliziak.