argia.eus
INPRIMATU
Baionako Herriko Etxeak eta EEPk hitzarmena luzatu dute

2010ko martxoaren 05

2006az geroztik sinatua dute euskara sustatzeko hitzarmena Euskararen Erakunde Publikoak eta Baionako Herriko Etxeak. Orain 2010-2012 aldirako luzatu dute hitzarmena. Hitzarmenean Jean Grenet Baionako auzapeza izan zen eta ondokoa adierazi zuen: "Garrantzitsua da euskara hizkuntza bizia izatea eta ez ondarea. Nik nahi nuke hizkuntza gutxiagotuei buruzko lege bat bozkatzea. Oraingoz giltzapean dago hori, erreforma asko abian direlako. Alabaina, ez gara kikilduko eta berriz gaia mahai gaineratzen saiatuko gara".