Baionako hautagaien arteko eztabaida

  • Baionako herriko bozei buruzko eztabaida publikoa antolatu dugu Euskal Irratiek eta Gure Irratiak, Baionako Kupela Sagardotegian. Parte hartu dute Joseba Erremundegik (Jean-René Etxegarai), Jean-Claude Iriartek eta Iker Etxeparek (Henri Etxeto).

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko otsailaren 12an - 07:00
Jean-Claude Iriart, Iker Etxepare, Kriztof Arotzarena eta Joseba Erremundegi. Euskal Irratiak
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Lau zerrenda lehian dira Baionako hauteskundeen karietara. 2014tik auzapez den Jean-René Etxegarai saiatuko da hirugarren kargualdi baten eramatera. Baiona Zuentzat ! zerrendaburua izanen da. Parean, ezkerra zatiturik abiatuko da 2014an eta 2020an bezala. Alde batetik Jean-Claude Iriartek gidatuko du Baiona Mugimenduan zerrenda eta bestetik Henri Etxetok Baiona Besterik Gabe lista. Eskuin muturra ordezkatuko du Pascal Lesellieren Unis pour Bayonne l’Alternative listak.


Gai hauen inguruan eztabaidatu dute Joseba Erremundegik (Jean-René Etxegarai), Jean-Claude Iriartek eta Iker Etxeparek (Henri Etxeto):

·      Diru publikoaren kudeaketa

·      Etxebizitza eta soziala

·      Garraioa eta ingurumena

·      Besten eredua Baionan

·      Hizkuntza politika


Hauteskundeak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.