argia.eus
INPRIMATU
Baionako Euskal Museoak ehun urte bete ditu aurten
  • Mende batean, Baionako Euskal Museoak izan duen bilakaeraz erakusketa berezia sortu dute. Argazki, tindu edo objektuak ikusgai dira. 1924an William Boissel Bordaleko militarrak bultzatu zuen museoaren sorrera, "euskal herri tradizionalaren" ondarea babesteko xedearekin. Hura izan zen Euskal Museoko lehen zuzendaria, eta ondotik Jean Ithurriague edota Jean Haritxelarrek hartu zuten bere lekua.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2024ko abuztuaren 09a

Mendeurreneko erakusteko urtarrilera arte izanen da ikusgai, eta bisita gidatuak euskaraz hilabetean behin egiten ahalko dira, urritik urtarrilera.