Baionako bestetan talde bortxaketa bat salatu dute

  • Ostegun gauean bi gizonek emakume bat bortxatu zutela adierazi du Caroline Parizel prokuradoreordeak. Bi gizonak “kontrol judizialen esku” daude larunbatetik.


2022ko abuztuaren 03an - 10:36
Argazkia: Ipar Euskal Herriko Itaia, @itaia_ieh Twitterren.

Talde bortxaketa ostegun  gauean gertatu zen, bi gizonek emakume bat bortxatu zuten erasotzaileetako baten etxean, Baionan bertan. Berriak informatu duenez, Planning Familial elkarteko koordinatzaile Andree Diartek adierazi du beste eraso sexual baten abisua jaso dutela, baina emakumeak ez duela kexa jarri. Baionako Herri Etxeak eta beste hainbat elkartek aurrera daramaten Maina harrera gunera ere hiru gazte gerturatu ziren, ustez GHB bota zietelako edalontzian. 

Berriak adierazi duenez PAF alternatiba feministaren izenean Nathali Riobe mintzatu da eta bortxaketa eta eraso sexista zein sexualik dagoen artean “ez dugu bilan baikorrik atera” adierazi duela ziurtatu du hedabideak. Riobek gaineratu du zenbaki ofizialek kopuru bat esan arren, oso zaila dela zinez jakirea zenbat izan diren. Izan ere, Baionako besten 90. urtebeteurrena giro “jabalean” eta “onean” ospatu direla adierazi du bertako auzapeza den Jean Rene Etxegaraik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote 41 urteko gizon bati Iruñean, bikotekideari sexu erasoak egiteagatik

Zortzi urtean ezingo da bikotekide ohiarengana hurbildu eta 5.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio.


Bi gizon atxilotu dituzte Galdakaon, sei adingaberi sexu erasoak egitea egotzita

Polizia-ikerketa zabalik dago eta atxilotuei konfiskatutako material informatikoa eta gailu elektronikoak aztertzen ari dira. Ertzaintzak uste du biktima gehiago egon daitezkeela. Antza, "opariak" ematen zizkieten trukean.


2024-02-13 | ARGIA
Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan eta Ibarran, hiru sexu-eraso egitea egotzita

28 eta 37 urteko bi gizonezko atxilo hartu ditu Ertzaintzak, bata Tolosan eta bestea Ibarran. Biktimetako bi adin txikikoak dira.


Eguneraketa berriak daude