argia.eus
INPRIMATU
Baigorri-Tafalla egunak ospatuko dituzte asteburuan Baigorrin
  • Baigorri eta Tafalla herrien arteko senidetzea ospatuko dute asteburuan Baigorrin. 1978an hasi ziren lehen harremanak, baina hautetsien aldaketarekin pixka bat galdu zen ondotik. Haatik, duela hiru urte Tafallakoak berriz Baigorrira hurbildu ziren.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2024ko urriaren 31

Ostiralean hasiko dute besta Baigorrin, Bizkarsoro filma proiektatuz Urdozeko kaperan. Ondotik, Ruper Ordorikak eta Joseba Sarrionandiak “Huntaz eta hartaz” emanaldia emanen dute.

Ibiakoitzean, behereko plazan izanen da besta, bazkariarekin eta kontzertuekin.

Antolatzaileekin mintzatu gara: