“Susmoa baieztatzeak kezka ikaragarria sortzen digu”

  • “Bageneukan euskalgintzan susmo hori, nahiko txertatuta zegoen susmoa, nolabait helegite hauek modu antolatuan egiten zirela, baina baieztatzeak kezka ikaragarria sortzen digu, ikusirik bulkada hori nondik datorren”. Hala mintzatu da Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia, Euskadi Irratian.

Idurre Eskisabel Dani Blanco / ARGIA CC BY SA

2026ko martxoaren 11n - 11:57
Azken eguneraketa: 15:58
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

ARGIAk azaleratutako euskararen aurkako eraso antolatua olatu erreakzionarioaren barruan kokatu du Eskisabelek: "Ez dugu oso ongi ulertzen, zeren gure ikuspegitik gaur egun gertatzen ari den olatu erreakzionarioaren baitakoa da hizkuntza eskubideekin gertatzen ari dena, beste eskubide batzuk eraisteko ahalegina dagoen bezala, eta ulergaitza zaigu nolabait eskubideen defentsan ari diren guneetatik halakoak etortzea". Zehazki, "CCOOk zerikusirik baldin badauka –gehitu du–, bereziki kezkatzekoa litzateke, eta dudarik gabe dei egin nahi diogu sindikatuko buruzagitzari egoera hau onbidera dezan edo bere baitan egin beharreko ariketa egin dezan".

Berriro ere nabarmendu du ulergaitza zaiola, jakinik gainera CCOOk berak kontrako norabidea hartu duela beste leku batzuetan, Katalunian edo Galizian kasu, justu bertako hizkuntzen, katalan eta galiziar hizkuntzen berme delako han sindikatua.

Eta azpimarratu du "arazo nagusia botere judizialarekin eta euskararen estatusak duen lege zoru juridikoarekin daukagula, eta hau behin betiko bukatzeko ezinbestekoa dela lege zoru hori beste era batera moldatzea". Bere hitzetan, "ahalegin handia horretan egin behar da".

 

 


Oldarraldia ikerketa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.