Babestutako alokairuko etxebizitzara sarbidea izateko muga bikoiztu eta 46.463 eurora igo du Jaurlaritzak

  • Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak dekretu bidez onartuko du astearte honetan alokairuzko etxebizitza babestu bat eskuratu ahal izateko gehienezko diru-sarreraren igoera: 21.100 eurotik 46.463 eurora igaroko da. Denis Itxaso sailburuaren esanetan "klase ertainei erantzutea" da helburua.

Denis Itxaso Etxebizitza sailburua harturiko neurien inguruko azalpenak ematen astelehen honetan.. Irekia

2026ko apirilaren 21ean - 09:23
Azken eguneraketa: 11:16
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak "ezkutu soziala" indartzeko etxebizitzari dagokion programa aurkeztu du, eta astearte honetan onartuko du dekretu bidez Gobernu Kontseiluak, Bilboko Carlton hotelean bilduta, duela 90 urte Agirreren gobernuak egin bezala.

Hartuko diren neurrien artean, alokairuzko etxebizitza babestu batera sarbidea izateko gehienezko diru-sarreraren igoera dago. Hala, 21.100 eurotik 46.463 eurora igoko da muga hori, Bizigune programaren bidez. Denis Itxaso sailburuaren esanetan, etxebizitzaren krisiak klase ertainari ere eragin dio eta egoera horri "erantzutea" da neurri horren helburua.

Nolanahi ere, horrek albo kalteak ekar ditzake, alokairuaren zenbatekoa igotzea, besteak beste. Naiz.eus-en Iñaki Iriondok gogorarazi duenez, legeak dio zenbateko horrek maizterren diru-sarreren %30etik ezin izango duela pasa, eta gehienez ere 450 euroko muga jartzen du: "Baina gaur onartuko den testuak muga hori ezabatzen du", ohartarazi du kazetariak.

Legeak dio alokairuaren zenbatekoak maizterren diru-sarreren %30etik ezin izango duela pasa, eta gehienez ere 450 euroko muga jartzen du: "Baina gaur onartuko den testuak muga hori ezabatzen du"

Logelak alokairuan hartzeagatik ere, laguntzak 

Harturiko beste neurrietako batek 35 urte arteko gazteen emantzipazioa sustatzen duen Gaztelagun programari eragiten dio. Diru-laguntza eskatu dezaketenen langa igo egingo da hemen ere: lehen 800 euroko alokairua ordaintzen zutenek eska zezaketen, eta orain 900 eurora igoko da kopurua.

Bestalde, logela bat alokatzen dutenek ere izango dute Gaztelagun programaren laguntzak jasotzeko aukera. Hala, etxebizitza bakoitzeko bi pertsonak jaso ahal izango dute laguntza hori: "Programak, lehen aldiz, barne hartzen ditu bizitegi-errealitate berriak", azaldu du Etxebizitza Sailak.

Beste neurri batzuk ere hartuko ditu dekretuak, hala nola babes ofizialeko etxebizitza erosi nahi dutenentzako arau berriak: hemendik aurrera 36 urtetik beherakoentzat erreserbatuko dira etxebizitzen erdiak.

Gainera, "etxebizitzarako eskubide subjektiboaren irismena" hobetzea, hiriak "birdentsifikatzeko" neurri zehatzak, edota indarkeria matxistaren biktima izan direnentzako "lehentasunezko kupoak" edo zuzeneko adjudikazioak aurreikusten ditu dekretuak, besteak beste.


Etxebizitza eskubidea kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 20
Lurraldea eta arkitektura
Etxe bizitza

2026ko maiatzaren 4
Barra warroak
Olentzero maitea:

2026ko otsailaren 18
Pribilegioa

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.