Babes zabaleko herri mobilizazioa Argentinan, glaziarretako estraktibismoa ahalbidetuko lukeen legearen kontra

  • Glaziarrak eta inguru periglazialak babesteko legea malgutu du Javier Mileiren gobernuak, meatzaritza proiektuak ahalbidetzeko gisan. Herritarren partetik aurkako mugimendua indartuz doa egunez egun.


2026ko apirilaren 30ean - 07:00
Lege aldaketaren kontra mobilizaturiko herritar bat, poliziaz inguratuta. EFE
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ur-erreserba estrategiko gisa ikusita, glaziarrak eta inguru periglazialak babesteko legeari aldaketak ekartzeko bidea onartu berri du Argentinako Kongresuak. Baina horrelakorik ez dute nahi herritarrek, eta dagoeneko 850.000 argentinar baino gehiagok bat egin dute lege aldaketa deuseztatzearen aldeko eskaerarekin. Aspaldian ez zen hain mobilizazio jendetsurik ikusi Argentinan eta milioi bat izenpeduren helburua jarrita dute borrokan diren talde ekologistek.

Apirilaren 9an egin zuen Argentinako Kongresuak ingurumenaren aldeko legearen malgutzearen alde, eta konklusio horrekin laburbildu zuen bozketa eskuin muturreko presidente Javier Mileik: "Argentinar errepublikaren garapena oztopatzeko saiakera amorratuan dabiltzan ekologistek beste behin galdu dute".

Hektarea batetik gorako 17.000 glaziar inguru daude Argentinan, 2018ko inbentario baten arabera. Arroka zatiz estalitako izotz masak jo mugan dituzte estraktibismoaren aldekoek –lehen lerroan dagoela Milei bera–, hain justu bertan gordetako kobrea, litioa, urrea, zilarra edota bestelako metalak ateratzeko asmoz. Legearen aldaketak bidea irekitzen dio estraktibismoari. Zehazki, araudi berriak probintziei ematen die kasuan kasu estraktibismo-jarduerak baimentzeko aukera.


Ingurumena kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.