Babacar Welleren gorpua aberriratzeko diru bilketa abiatu dute

  • Hondarribiko udaltzainek tiroka hil zuten Babacar Welleren gorpua Senegalera eraman ahal izateko kanpaina abiatu dute senide eta lagunek, sareetan zabaldutako ohar batez azaldu dutenez, handiak baitira hori egin ahal izateko kostu ekonomikoak.

Javier Etxezarreta - Efe

2026ko urriaren 14a - 15:06
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Senegaldarren komunitateak diru bilketa jarri du martxan: “Pertsona, elkarte eta kolektibo guztiak gonbidatzen ditugu ekimen solidario horrekin bat egitera. Ekarpen bakoitza, txikia izanda ere, gizatasun eta laguntza keinu bat da”, azaldu dute.  Besteak beste, hileta gastuak ordaintzea eta familiari laguntza ekonomikoa ematea da kanpainaren helburua.

Dohaintzak zuzenean egin ahal izateko, Gipuzkoako Senegaldarren Elkarteko kontu korrontea jarri dute eskura (ES21 3035 0059 8905 9011 8129) eta Babacar Welle kontzeptupean egin daitezke ekarpenak. Horrez gain, 747 435 121 telefonora deituta edo reinaseck@gmail.com emailera idatzita ere bideratu daiteke laguntza hori.


Polizia gehiegikeriak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.