Azpeitiko San Inaziotan zezenketak antolatu dituzte urtero legez. "Ezkutatu nahi duten errealitatea" erakutsi nahi izan du Askekintzak ARGIAra igorritako argazkiekin. "Indarkeria espezista bortitzaz gain, euskal jendartean indarkeria espezistaren normalizazio kezkagarria islatzen da" beren ustez.
Festak ospatu, animaliak askatu kanpaina egiten ari da Askekintza 2014. urtetik, "Euskal Herriko festetan animaliak erabiltzeari utzi eta animalien askapena erdietsi asmoz". Tras los muros aktibistaren laguntzarekin, taldeak dokumentatu ahal izan du "San Inazioetako zezenketen antolatzaileek ezkutatu nahi duten errelitatea".
"Gainontzeko animaliek gizakiongandik pairatzen duten indarkeria espezista bidegabea, etengabea eta neurrigabea da", adierazi dutenez eta hau aldatu nahi dute.
Talde animalistak azpimarratu nahi izan du "argazkiek azaleratzen duten bidegabekeria handiaz gain, indarkeria honen normalizazioa".
"Argazkietan hainbat ikusle ageri dira, ume txikiak tartean, beraien aurrean duten bidegabekeria izugarriari lasai so eginez. Mendeetako hezkuntza espezistak animaliak diskriminatzea eta hauen zapalkuntza bortitza ikusezin bihurtzea izan du helburu. Honelako argazkiekin eta eguneroko lanarekin, euskal jendartea aldatzea eta animalien askapena lortzea du helburu Askekintzak", adierazi dute.
Herriko festetan, zezenak erabiltzen dituzten ekitaldietan udalek zenbat diru gastatzen duten ikertu dute AnimaNaturalis eta CAS International elkarteek. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Azkoien eta Azpeitia nabarmendu dituzte.
AnimaNaturalis eta PETA erakundeak antolatu dute protesta, Udal Plazan 12:00etan, festak hasi baino egun bat lehenago. Nafarroako, Espainiako eta Europako aktibistak elkartuko dira. Manifestazioa AnimaNaturalisen “odolik gabeko Sanfermin” kanpainaren barruan dago.
Joan den larunbatean, ekainaren 17an, Bilbon, Animalistak kolektibo antiespezistak Azken erasoaldia lelopean antolatu zuen manifestazioa.
Cristina Lage Turismo zinegotziak Urrezko Maskorra saria eman dio berriki Roca Rey toreatzaileari, 2022ko Aste Nagusian faenarik onena egiteagatik. Horren aurrean, Eguzki Erakunde Ekologistak salatu du Donostiako Udaleko zinegotzi batek toreatzaile bati sari bat emateak... [+]