“Azken urteetako Herri Urratsik jendetsuena izan da igandekoa”

  • Herri Urratsen biharamunean Eric Etxart Seaskako kolehendakaria Goiz Berri saioan izan da astelehen goizean. Antolatzaileek bilan xehea ez badute ere egina, Seaskako arduraduna kontent agertu da egunarekin: "Azken urteetako Herri Urratsik jendetsuena izan dela erran didate antolatzaileek eta poztekoa da".

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko maiatzaren 13an - 17:17
Azken urteetako Herri Urratsik jendetsuena izan dela azpimarratu du Eric Etxartek. Euskal Irratiak
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Baina Seaskak baditu bestelako buruko minak ere. Azterketak euskaraz egin ahal izateko manifestazio deitu luzatu du Seaskak. Ekainaren 6an iraganen da Bordeleko errektoretza aitzinean. "Paradoxikoa da, Ipar Euskal Herriko herritar, hautetsi, irakasle, buraso eta ikasleok argi ikusten dugu azterketak euskaraz pasatzeko eskubidea dugula. Aldiz, Parisetik, blokatzen da, gure ustez argumenturik gabe", adierazi du Eric Etxartek.

"Behar dugu aitzinatu. Orain ez bagara aitzinatzen, beldur gara euskararen kontrako, eta beste hizkuntzen kontrako urratsak gehituko dituztela"

Mobilizatzeko mementoa dela argi du Seaskako buruak. Ez du ulertzen Frantziako Gobernuaren tematzea. "Aldarrikapenekin segitzen dugu, sustengua badugula ikusten dugulako. Behar dugu aitzinatu. Orain ez bagara aitzinatzen, beldur gara euskararen kontrako, eta beste hizkuntzen kontrako urratsak gehituko dituztela", uste du Etxartek.

Sustengu kanpaina emendatzen ari da azterketak euskaraz pasa ahal izateko. Azken datuen arabera, bost mila lagunek baino gehiagok, abian den petizioa sinatu dute. Hautetsiekin eta herriko etxeekin ere lan berezi bat aitzina daramate Seaskakoek. 80 auzapezek sinatu dute azken bi asteetan sustengu oharra, eta 600 hautetsik baino gehiagok. Herriko etxeetan ere sustengu mozioa bozkatzen ari dira, eta Angelu, Baiona, edo Biarritzen aho batez onartua izan da.

https://euskalirratiak.eus/elkarrizketak/azken-urteetako-herri-urratsik-jendetsuena-izan-da-igandekoa


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Herri Urrats kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.