Azkainen Bénédicte Luberriaga gailendu da


2026ko martxoaren 22an - 19:36
Azken eguneraketa: 21:10
Patxi Beltzaiz / Mediabask
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Sorpresarik ez da izan Azkainen (Lapurdi). Bénédicte Luberriagak (Entzun Azkaine) botoen %42,7 lortu du bigarren itzulian, eta bera izango da auzapeza. Elorri Manterola ezkertiar abertzaleak (Azkaine Bai) botoen %38,16 lortu du, eta 2014-2020 kargualdian auzapez izandako Jean Louis Laduchek (Nahi degun herria) %19,1.

Abstentzioa %28,64koa izan da (lehen itzulian %30,72)

Luberriaga “biziki pozik” agertu da emaitzekin. “Jende guztiarekin lan eginen dut eta ikusirik kanpaina ongi joan dela ez dut ikusten zergatik ez dugun lortuko elkarrekin lan egiten”, adierazi dio Kanalduderi.

Zenbatua: %
Eguneratua:
hautetsi
Gehiengoa:
2026
2026


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.