argia.eus
INPRIMATU
Azaroaren 4an espetxeratzeko agindua jaso du Alfredo Remirezek
  • Azaroaren 4an kartzelaratzeko agindua jaso du Alfredo Remirez amurrioarrak. Urtebeteko kartzela zigorra bete beharko du dispertsio politika salatzeko ekintza bat egiteagatik. Ostiralean arratsaldeko 19:30ean Amurrion manifestazioa antolatu dute.

Axier Lopez @axierL 2017ko urriaren 30

Sare sozialen bitartez eman du aginduaren berri Ramirezek:

 

Bideo bat ere zabaldu du, ostiralean egingo den manifestaziora deitzeko:

2005ean sakabanaketa salatzeko preso baten argazkiarekin panpin bat ateratzegatik urtebeteko kartzela zigorra ezarri zizkioten 2009an. Ondoren, 2015ean "Operación Araña III" delakoan, Twitterren terrorismoa goratzeaz akusatuta, 2017ko otsailean 14 urteko gaitasungabetzea eta 2.400 euroko isuna ezarri ziozkiten. Horren ostean, Twitterrekin lotutako epaiketa dela-eta, atzera bota dute 2009ko zigorraren etetea, eta beraz, espetxe zigorra betetzea ebatzi du epaitegiak. Gaur, urriaren 30ean, kartzelara joateko agindua eta data heldu zaizkio. Azaroaren 4an azaldu beharko da espetxean zigorra betetzeko.

Egoera hau salatzeko manifestazioa antolatu dute Amurrion azaroaren 3an, "Azkena izan dadila" lelopean, 19:30ean plazatik abiatuta.

 

"Azkena izan dadila" lelopean abiatuko da manifestazioa