“Auzoko herriek Ziburuko Azokari ematen diotena itzuli nahi diegu, baita euskaraz sortzen dutenei ere”

  • Ziburuko zazpigarren Euskal disko eta liburu azokaren atarian, maiatza osoan tokiko elkarteekin elkarlanean euskara hutsezko sorkuntzaren inguruan sei hitzordu proposatuko dituzte Baltsan elkarteak eta Argia hedabideak Azkainen, Ziburun, Urruñan, Baigorrin eta Donibane Lohitzunen.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko apirilaren 23an - 07:00
Euskal Irratiak
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Azokaroa antolatzen duten hirugarren aldia da, eta Ladix Arrosagarai Goiz Berriko gomitak azaldu duenez, "euskaraz bizitzea gurutze-bide bat" izan ez dadin, euskara gozatzeko guneak sortu behar direla uste dute. Hala, Azokaren antolakuntzan bidelagun dituzten elkarte eta inguruko herriei ekarpena eginez, euskal kulturari eta haren sortzaileei leku egin diete, sei ekimenen bidez.

Hara aurtengo Azokaroaren egitaraua:


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.