argia.eus
INPRIMATU
Auzitegi Nazionalak Ahotsa.inforen aurkako salaketa artxibatu du
  • Espainiako Poliziak terrorismoa goratzea leporatu zion hedabideari, 2018ko bi berritan “euskal preso politikoak” esamoldea erabiltzeagatik. Auzitegiak esamoldea adierazpen askatasunaren mugen barnean dagoela ebatzi du.

ARGIA @argia 2019ko ekainaren 27a
Ahotsako langileak. Argazkia: ahotsa.info

Ahotsa.info atariko presidenteak Espainiako Polizaren aurrean eta Auzitegi Nazionalean deklaratu zuen 2018an, terrorismo delitua egotzita. Ahotsaren jardun informatiboa eta adierazpen askatasuna defendatu zituen orduan Ahotsako kideak.

Hilabeteren ostean Auzitegi Nazionalak Ahotsak ez diola terrorismoari gorazarrerik egin ebatzi du. zehaztu du “euskal preso politiko” esamoldeak ez dituela biktimak mespretsatzen, eta hura erabiltzea adierazpen askatasunaren mugen barnean dagoela.

Ahotsa: “Lanean jarraituko dugu”

Ahotsak bere poza adierazi du ebazpenaren harira. Espainiako Poliziak haien jardun informatiboa baldintzatzeko duen “obsesioa” berriz ere agerian geratu dela dio komunikabide independienteak. Aldiz, orain arteko bideari eusteko asmoa berretsi du: “Lanean jarraituko dugu eta, nola ez, euskal preso politikoek eta euren senideek pairatzen dituzten eskubide urraketak salatzen jarraituko dugu”.