argia.eus
INPRIMATU
2018ko uztailaren 10
Protesta gogorrek atzera bota dute Haitin erregaiaren prezioa igotzeko gobernuaren asmoa
  • Haitiko hiriburu Port-au-Prince protesta handien lekuko izaten ari da, herrialdeko Komertzio eta Ekonomia ministerioak ostiral gauean iragarri ostean erregaiaren prezioaren igoera nabarmena, Nazioarteko Diru Funtsak inposatutako austeritate neurrien parte gisa.

Istilu larriak izan dira Haitin NDFren austeritate neurriak aplikatzen saiatu ostean.

Protesta masiboen aurrean, gobernuak atzera egin behar izan du, Democracy Now hedabidean jaso dutenez. Bi lagun hil dira eta atzerriko luxuzko hotelei eraso egin diete.

Errepide eta kaleen blokeoak indarrean jarraitzen du hiriburuan. Bertako aireportu Toussaint Louverture itxita dago.

Al Jazeerak egindako bideo hauetan istiluen irudiak ikus daitezke.