Aurtengo Tene Mujika beka ez ematea erabaki du epaimahaiak

  • Epaimahaiak ebatzi du 2026ko bekara aurkeztutako zazpi proiektuetako batek ere ez duela behar besteko maila izan. Hala, Debako Udalak eta Elkarrek antolatutako bekaren 8.000 euroko saria hutsik geratuko da, bekaren "ibilbidea eta prestigioa zaintzea" argudiatuta.


2026ko urtarrilaren 14an - 11:09
Euskadi.eus
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Asteartean Elkar argitaletxeak jakitera eman du 2026ko Tene Mujika beka eman gabe uztea erabaki duela lehiaketako epaimahaiak, eta ondorioz, inork ez du eskuratuko 8.000 euroko saria. Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute Tene Mujika beka, eta Euskal Herriko historia hurbilaz idatzitako ez-fikziozko lanak saritzea du helburu. Aurten, zazpi proiektu aurkeztu dira, baina ez da saridunik izango, epaimahaiaren arabera denek dutelako "gabeziaren bat". Horrenbestez, "bekaren historiari eta prestigioari eusteko", aurtengo deialdia hutsik uztea erabaki du Kristina Berasainek, Eneko Bidegainek eta Cira Crespok osatutako epaimahaiak.

Tene Mujika saria Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak Robustiana Mujika Egaña idazlearen omenean urtero antolatzen duten beka da. 1984an literatur lehiaketa gisa jaio zen, eta 2006an lehiaketatik beka izatera pasa zen. Beka honi esker argitaratutako azken lanak honako hauek izan dira: Jon Artanoren Juana, Alaitz Melgarren Josefa, neskame eta Mikel Sotoren Mirande, herriminez, ezin-minez. Iaz, Iñaki Sagarnak eta Lander Aranberrik eraman zuten saria, Euskal Herriak Israelekiko izan duen jarreraren bilakaera aztertzeko. Kattalin Miner edo Pako Aristi idazleek ere irabazi izan dute Tene Mujika beka.


Euskal literatura kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...