Aurrera egiteko borondatea agertu eta elkartasuna eskertu du EHZk

  • Ostiralean jaialdia bertan behera utzi ostean elkartasun keinu ugari ari da jasotzen Euskal Herria Zuzenean festibala. Zailtasun ekonomikoei aurre egin behar diete orain, baina EHZk aurrera egingo duela iragarri dute.

Xalba Ramirez @xalbaram
2017ko uztailaren 04a

Egun zaila izan zen ostirala EHZko kideentat. Eguraldi txarragatik bertan behera utzi behar izan zuten hiru egunerako prestatua zuten jaialdia, egitaraua hasi baina ordu gutxi lehenago. 22. edizioa zen aurtengoa, eta aurreko edizioetatik pilatuta zuten zorra zen protagonista. Festibalaren aseguruak zati handia bere gain hartuko duen arren, egoera bereziki zailean daude.

Pauline Guelle eta Jon Irazabal bozeramaileek Berria-n adierazi dutenez, ordea, “indarberrituta” atera dira. Orain eredua bera eztabaidagai dago –iraupena barne–, baina elkarteak eta bere espirituak jarraituko dutela zalantzarik ez dute egin.

Hainbat elkartasun keinu egin dira, tartean pasa den igandean LeBukowskin hainbat musikarik antolatu zuten jaialdia. Morauk bertan kontatu zuen mikroipuinean bezala: “Bazen behin egin ezin izan zen festibal handi bat, eta bere ordez ehunka festibal txiki sortu ziren”.

Bilbon ere antolatu dute tankerako elkartasun jaialdia uztailaren 5erako, BIBA! elkartean. Eñaut Elorrieta, Aiora eta Piti eta Gorka Suaia izango dira besteak beste.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: EHZ  |  Donostia  |  Bilbo  |  Ipar Euskal Herria

EHZ kanaletik interesatuko zaizu...
2018-10-12 | Topatu.eus
"EHZren beharrak segitzen du"
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Irailean "hil ala biziko" bilkura egin ondotik, hamabost gazteko talde batek hartu du EHZ berriz martxan jartzeko ardura. Ximun Bosq-ek eta Irati Fernandezek eman dituzte gogoetaren xehetasunen berri.


2018-09-26 | Euskal Irratiak
Zer erabaki zuten EHZren etorkizunari buruz biltzar nagusian?

Iparraldeko 15 bat gazte dira, hiru lurraldetakoak eta helburua dute EHZ festibalaren izpiritua bizirik mantentzea.


2018-09-11 | Euskal Irratiak
Hil ala biziko biltzar nagusia antolatu du EHZ festibalak

Hil ala biziko biltzar nagusia antolatu du EHZ festibalak. Talde motor baten behar gorrian da.


2018-06-25 | Euskal Irratiak
"EHZ festibal berezia behar zen, transizio urtea dela azpimarratzeko"

Arrosa, Idauze-Mendi, Heleta eta Lekornetik pasatu ostean, aurtengo EHZ Nomada izanen da.


2018-05-24 | ARGIA
Aurreikuspenen kontra, Euskal Herria Zuzenean izanen da aurten ere

2017an etenaldia egitea erabaki ondotik eta 2019an eraberrituta itzultzeko helburuarekin, ez zen Euskal Herria Zuzenean Festibalaren ediziorik espero aurten. Azken momentuan, baina, EHZ Nomada antolatzea erabaki dute.


2017-12-21 | ARGIA
EHZ festibala 2018an ez egitea erabaki dute, indarberrituta itzultzeko asmoz

Etenaldia iragarri du EHZ festibalak eta 2018an jaialdirik ez dutela antolatuko baieztatu dute. Nolanahi, 2019an proiektua berrituta itzultzeko asmoa agertu dute.


2017-10-04 | Andoni Mikelarena
PiLTren azken kontzertua ostiral honetan EHZk antolatuta

Zea Mays, PiLT, Anestesia eta Biarritz Dance School taldeak igoko dira oholtza gainera. Ezpeletako merkatu estalian egingo dute jaia arratsaldeko zazpietatik aurrera.


EHZ festibalak "auzolan erraldoia" eskatu du

EHZ festibala bertan behera geratuko dela iragarri dute ostiral honetan. Antolatzaileek arratsaldean eginiko agerraldian azaldu dutenez, eguraldi iragarpenak behartu ditu erabakia hartzera.


2017-07-07 | Arabako Alea
EHZ festibalaren aldeko elkartasun jaia egingo dute Gasteizen

EHZ festibala bertan behera geratu zela jakinarazi eta berehala hainbat jaialdi txiki sortu dira eta sortzen ari dira hari babesa emateko, Elkartasun erauntsia lelopean. Besteak beste, Bilboko Biba kulturgunean eta Donostiako Bukowskin antolatu dituzte elkartasun jaiak, eta datorren astean, hilaren 11n, Gasteizko gaztetxean egingo dute. 


2017-07-04 | Topatu.eus
EHZ 2017: elkartasun erauntsia
MULTIMEDIA - erreportajea

Eguraldi txarraren ondorioz bertan behera gelditu da EHZ festibalaren 22. edizioa. Hala ere laguntzaile ugari hurbildu da desmuntaketara, eta elkartasun mezu eta ekitaldiak Euskal Herrira hedatu dira.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude