argia.eus
INPRIMATU
‘Brammetje Baas’ euskaraz, aurki zinema aretoetan
  • Brammetje Baas film herbeheretarra euskaraz iritsiko da zinema aretoetara otsailaren 16tik aurrera. Bram Barrabas izango da gurean.

ARGIA @argia 2014ko otsailaren 12a
Film holandarra zinema aretoetan izango dugu euskaraz, otsailaren 16tik aurrera.

Zineuskadi elkarteak kudeatutako Zinema Euskaraz programak eraman du aurrera proiektua. Zinema Euskarazen 2014ko lehen estreinaldia izango da, Tolosako Leidor Aretoan arratsaldeko 16:30ean egingo dena.

Dena dela, datozen hilabeteetarako beste estreinaldi batzuk ere aurreikusten dira: Adopzio onartua, Olinpiara bidean eta Enperadorea besteak beste.

Nor da Bram?

Bram beti gelditu ezinik dabilen 6 urteko mutikoa da, abenturazale eta asmatzailea. Eta izugarrizko irudimena du gainera!

“Handien eskolara” joan eta lehenengo mailan hasteko gogo bizia dauka, baina Fish zorrotza tokatuko zaio irakasle. Fish jauna Brami disziplina eta zuzentasuna erakusten saiatuko da, arrakasta handirik gabe, ordea.

Mutikoaren gurasoek ere zailtasunak izango dituzte irakasle berriaren zorroztasunaren eta semearen zoriontasunaren arteko oreka lortzeko.

Filmari buruzko informazio gehiago hemen.