Aurkeztu dute Gasteizko Txosnek aurtengo egitaraua: 45 ikuskizun baino gehiago

  •  Gasteizko Txosnetako egitarau osoa aurkeztu dute ostegunean. Aurten 45 ikuskizun baino gehiago izango dira txosnagunean. 

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko ekainaren 12an - 07:00
Aurkeztu dute egitaraua Gasteizko Txosnek. Hala Bedi
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gasteizko Jaiak hasteko bi hilabeteren faltan, Gasteizko Txosnek bere egitaraua aurkeztu dute. Aurten, txosnaguneak abuztuaren 4tik 9ra irekiko ditu bere ateak, eta azkenengo lau urteetan bezala Entxosnatu, etorri gugana! Izango da lelo nagusia.

Aurten 45 kontzertu edo ikuskizun inguru izango dira txosnagunean. Gaurkoan, eszenatoki nagusian, Entxosnatu Karpan eta Gazte Karpan izango direnak iragarri dituzte, eta datozen asteetan egingo dituzte publiko gainontzekoak. Oholtza gainean egongo dira Maruxak, Naxker, Sedientos de Cumbia, Izaki Gardenak eta Skabidean, besteak beste.

Aurten ere, Hala Bedik txosna izango du Gasteizko Jaietan. Horretaz gain, ekainaren 18tik 23ra Judimendiko txosnagunean egongo gara.

Gasteizko Txosnetako 2026ko programazioa:

Abuztuak 4 asteartea: Ezta Ilen, Estoldetan, Fito Skins, Akerbeltz, DJ Bloody Blossom eta DJ Reibax.

Abuztuak 5 asteazkena (Etxera! eguna): Chocolate Remix, Arranbe, Maruxak, DJ Izenordainak eta Radio Patio.

Abuztuak 6 osteguna (Ikasle eguna): Irten-Bide, Matah, Fatal, Ganibet, Süne, DJ Rosa Mari eta DJ Lobak.

Abuztuak 7 ostirala (Gazte eguna): The Lio, Attürri, Maskak, Naxker, Sedientos de Cumbia, Elena Baker, DJ Zirtzart eta Beltranz.

Abuztuak 8 larunbata (Egun Feminista): Zinez, Bele Raven, Izaki Gardenak, No Limits, Leihotikan, DJ Pomeranian eta DJ M.ravarino.

Abuztuak 9 igandea (Egun internazionalista): Sashagurrupachikuda, Les Testaruredes, Indabe, Skabidean, DJ Manbu eta DJ Suqlent.


Gasteizko Jaiak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...