Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendariek
Donostiako Zinemaldian estreinatuko dute
Aupa Etxebeste! filma. Pelikula Zabaltegi sailean ikusi ahal izango da, irailaren 22an. Azkeneko 13 urteetan euskaraz idatzi eta filmatutako lan luze bakarra da
Aupa Etxebeste! eta oporretara doala esan ostean etxean ezkutatzen den familia baten komeriak kontatzen dira bertan.