Itziar Laka, EHUko irakaslea: "Eskerrak ematen dizkizut utzi duzun ondare horrengatik, betirako adierazita eskaini dizkiguzun berbengatik, esaerengatik,
Oroipen eta ikuspegiagatik". (
'Berria')
Adolfo Arejita, euskaltzaina: "Kultura-kudeatzaile kementsua ere izan da, bere belaunaldiko beste askok motelik zirauen bitartean". (
'Berria')
Kirmen Uribe, idazlea: "Augustinen moduko bat hiltzen den bakoitzean munduaren zati bat galtzen dugu. Pertsonak bizitza osoan pilatu duen jakituria galtzen baita heriotzeko orduan". (
'Berria')
Joxemari Urteaga, idazlea: "Mina eta negarra sarri erabili zituen bere lanean; pozik esan ohi zuen beretzat kontzientziaren bakea zela hori, gorrotorik ez zela haizatu eta sutu beragan, etsipenik handienean ere". (
'Berria')
Xabier Kintana, Euskaltzaindiako idazkaria: "Berak egindako poema, antzerki eta eleberri ugariei euskara jatorra darie, kresal usainaren zapore bizigarri hori, kaletar askok zoritxarrez ez dakizkigun esaldi, hitz joko eta ñabardura ederretan nabarmendua". ('Deia')
Xabier Mendiguren Elizegi, Elkar argitaletxeko editorea: "Balio literarioaz gain, balio etnologiko handiko lana egin du Zubikaraik". ('Deia')
Mikel Atxaga: "Beste asko bezala euskararen bolondresa izan da Augustin Zubikarai. Loari, familiari eta aisialdiari orduak eta patrikari txanponak kenduz lan egin behar izan duen idazlea eta kazetaria". (
'Deia')
Felix Ibargutxi: "Garai zailetan egin zuen kultura Zubikaraik. Irudikatzen dugu gizona lanean kontserba-fabrikan, gero bere janari-dendan ere sartu-irtenak eginez eta, azkenean, etxera joan eta nola edo hala tarteak hartu idazketan hasteko". (
'El Diario Vasco')
(2004/07/13)