argia.eus
INPRIMATU
Augustin Zubikarai Saria

2009ko irailaren 16a

Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak bederatzigarrenez antolatu dute nobela laburrentzako Augustin Zubikarai lehiaketa. Euskaraz sortutako nobela laburrak abenduaren 1a baino lehen bidali behar dira Ondarroako Udalera, eta epaimahaikideek 2010eko urtarrilaren amaieran jakinaraziko dute irabazlearen izena. Idazlanek gutxienez 50 orrialde izan behar dituzte, eta gehienez 100.