argia.eus
INPRIMATU
Atez atekoaren kontrako 87.650 esku-orri banatuko ditu PSE-EEk Gipuzkoan
  • Atez ateko hondakin bilketaren aurkako kanpaina abiatuko du PSE-EEk Gipuzkoan, Susana Corcuera eta Denis Itxaso sozialistek atzo aditzera emandakoaren arabera. Guztira, 87.650 esku-orri banatuko dituzte 26 herritako etxeetan, herritarrei adieraziz "sistema osasungaitza, garestia, antiestetikoa eta esperpentikoa" dela. Corcuera eta Itxasoren hitzetan, "denboran atzera egitea" da atez atekoa ezartzea eta Bilduk gezurra esan duela gaineratu zuten, atez atekoarekin ez dela hondakinen %80a birziklatzen. Kudeaketa "arduragabe" horretan EAJ Bilduri laguntzen ari zaiola ere uste du PSEk.

2012ko martxoaren 13a
Atez atekoaren aurkako PSEren esku-orria.

Banatuko dituzten esku-orrietan, atez atekoaz honakoak irakur daitezke, besteak beste:

"Edukiontzi guztiak kenduko ditu zure kaletik, eta Udalak egindako inbertsioak alferrik galduko dira".

"Etxalde guztietako zaborra zutoinetan eseki eta erakusgai jartzen du, higiene, intimitate, estetika eta osasun gaietan atzera eginda".

"Sukaldea hondakin-biltegi bihurtzen dizu".

"Langile gehiago kontratatu beharra sortzen du; beraz, zabor-tasa garestiagoa izango duzu".