Atenasko portuko errefuxiatuen kanpamentua hustuko dute sasoi turistikoa baino lehen

  • 6.000 errefuxiatu baino gehiago daude Pireon, Atenasko portuko kanpamentu inprobisatuan. Hustu egingo dute turistak heltzen hasi baino lehen.


2016ko apirilaren 1ean - 11:26
Ehunka errefuxiatu Pireoko kanpamentu inprobisatuan.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Pireoko portua Atenaseko porturik handienetakoa da. Ehunka errefuxiatu ailegatzen dira egunero-egunero. Kaosa, desordena eta informazio eza dira nagusi, eldiario.es atariak jaso duenez; portua ehunka errefuxiatuen itxaron gela eta babesleku bihurtu da azken hilabeteetan.

Errefuxiatu horietako asko herrialdeko beste hainbat eremutara bidaliko dituztela zabaldu du eldiario.es-ek. 38 familia siriar, 300 pertsona inguru, Pireotik Cileneko (Peloponesoko mendebaldea) behin-behineko aterpetxe batera bidali dituzte, esaterako.

Helburua argia da: Pireo portua sasoi turistikoa hasi baino lehen hustea. Migrazio Politikako Departamentuak hainbat idatzi banatuko dizkie kanpatutako pertsonei harrera-etxeetara bidaltzea onar dezaten. Dagoeneko 4.500 leku baino gehiago prestatu dituzte harrera-etxeetan –30.000 sortzeko konpromisoa hartu zuten–.

ACNURen arabera, 50.000 errefuxiatu baino gehiago daude Grezian; Idomenin 11.000 daude –horietako askok hilabete daramate jada–, eta Atenasen 4.000.

Deportazioak hasiko dira akordioaren ondorioz

Europar Batasunaren eta Turkiaren arteko akordioaren ondoren ordea, Greziako irletan dauden errefuxiatuak penintsulara bidaltzen ari dira. Modu horretan, erakundeak zerotik has daitezke akordioren ondoren iritsitako errefuxiatuak kontatzen.

Errefuxiatuen arteko alderaketa garbia eragiten du horrek: akordioa baino lehen ailegatu direnak Grezian mugi daitezke, eta akordioa sinatu baino lehen zituzten baldintzak onar ditzakete. Akordioaren ondoren ailegatzen direnek ordea, erregistro zentroetan atxilotu, eta Turkiara bidaliko dituzte.

 


Errefuxiatu krisi globala kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...