argia.eus
INPRIMATU
Astero 10.000 kolera kasu berri atzematen dituzte Yemenen, NBEren arabera
  • Munduko krisi humanitariorik handiena okertzen ari dela jakinarazi du Munduko Osasun Erakundeak (MOE). Astero 10.000 kolera kasu berri detektatzen ari direla adierazi dute, Democracy Now! hedabidean jaso dutenez.

ARGIA @argia 2018ko urriaren 08a

Munduko Osasun Erakundeak dio uraren bidez transmititzen den gaisotasun hau azkar ari dela zabaltzen, Yemengo osasun azpiegitura gehienak Saudi Arabia buru duen koalizioak bonbardatu baititu urteotan.

Abuztuan, giza eskubideen alorrean lan egiten duen AEBetako aditu talde batek Saudi Arabiari egotzi zion guda krimenak egin izana, eskola, ospitale eta merkatuak bonbardatzeagatik.

Herrialdeak bizi duen panorama ikus daiteke bideo honetan, droneen bidez grabatuta.

Bilbotik ateratzen diren lehergailuak

Iaz, Ignacio Robles izeneko suhiltzaileak publikoki itsasontziak armaz kargatzeari uko egin zionean jakin zen Bilbotik armaz beteriko itsasontziak ateratzen direla Saudi Arabiara, Yemengo gudan erabiltzeko.

Hainbat euskal enpresa armagintzaren sektoren ari dira lanean, eta ondorengo bi enpresak Saudi Arabiara armak esporatzen ari dira: Sapa eta Sener. Ondorengoak dira armak ekoizten dituzten Euskal Herriko enpresak.