Asteazkenean aurkeztuko du ARGIAk ‘Ategorrietan Fisterra’ komikia Donostian, sarraskiaren 95. urtemugaren atarian

  • Komikiak ere badu bere soinu banda. Bi abestiko binilo gorria da: kantu bat Niña Coyote eta Chico Tornadok eta Bala taldeek elkarlanean sortu dute; eta Gailuk eta Nakarrek bestea. ARGIAren azokan eros daiteke biniloa, komikiarekin batera.

Komikiaren egileak, Antza inprimategian. Beñat Apalategi, Malen Gainzarain, Markel Ormazabal eta Lander Arbelaitz Dani Blanco / CC BY SA
Goizeroko buletin bat daukat, 'Goizean argi' deiturikoa. Dohainik harpidetu zaitezke.

2026ko maiatzaren 11n - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Maiatzaren 13an jendarteratuko da Ategorrietan Fisterra proiektua, asteazkenez Donostian, Parte Zaharreko San Jeronimo kaleko Kripta aretoan, 18:30ean. ARGIAko kazetari eta liburuaren editore Urko Apaolazaren gidaritzapean, komikia aurkeztuko dute Beñat Apalategi, Markel Ormazabal eta Lander Arbelaitz gidoigileek, baita Malen Gainzaran ilustratzaileak ere.

Nobela grafikoa da proiektuaren muina, Euskal Herriko XX. mendeko langileen kontrako sarraskirik handienaren historia ikuspegi propioz kontatzen duen komikia; eta horri lotuta doa biniloa, komikiaren soinu banda, bi kantukoa, biak ere elkarlanean konposatuak: lehena, Niña Coyote eta Chico Tornado donostiarrek eta Bala galiziarrek egina. Hona bideoklipa, Arkaitz Artolak egina.

Eta bigarrena, Gailu andoaindarrek eta Nakar donostiarrek sortu dute, Ategorrietako sarraskiari izenburukoa. Kantu honen hitzak Beñat Gaztelumendik egin ditu. Hemen duzu, jarraian, Peru Isasik eginiko bideoklipa.

Aurkezpen gehiago

Lehen jendarteratze horrez aparte, maiatzaren 21ean Donostiako Gros auzoko Marruma elkartean egongo dira egileak. Izan ere, hainbat ostegunetan jendaurreko bideopodcastak grabatzen dute Marruman, eta Ategorrietan Fisterra proiektuko kideak izango dira gonbidatuak egun horretan. 19:00etan grabatuko da, publikoarekin.

Bestalde, Ategorrietako sarraskiaren 95. urteurrena maiatzaren 27an izango da, asteazkenez. Pasaiako Udalaren babesaz argitaratu da Ategorrietan Fisterra komikia, eta udal horrek hainbat ekintza antolatuko ditu egun horretan; goizean, besteak beste, mural bat margotuko dute, eta irudigileak propio erabiliko ditu komikian ageri diren irudiak eta estiloak. Arratsaldean, berriz, Ategorrietan Fisterra proiektua aurkeztuko da Trintxerpeko liburutegian, 19:00etan. 

Aurreikusitako agenda ekainaren 11n borobilduko da, biniloaren aurkezpenarekin. Ostegun horretan Donostiako Egia Recordsen egingo da aurkezpena, 18:30ean. 

*** Zure herrian aurkezpen edo hitzaldiren bat lotu nahiko bazenu, idatzi solasaldiak@argia.eus helbidera


Oroimen historikoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.