Aske geratu da Txema Matanzas abokatua, 10 urte kartzelan igaro ostean

  • 10 urte eta 9 hilabeteko kondena bete du Matanzasek espetxean, 18/98 auzia dela medio. Puerto III espetxean bete du bere kondenaren azken urteak, Euskal Herritik 1.050 kilometrotara eta espetxetik irtetzerakoan lagunak eta senideak zituen zain.

2017ko abenduaren 28a

Abenduaren 28ko goizean aske geratu da Txema Matanzas, Puerto III espetxea atzean utzita: etxetik 1.050 kilometrotara zegoen. Espetxetik ateratzerakoan lagunak eta senideak zituen zain Matanzasek, baina gauean espero da lehenengo harrera Gamarran, Euskal Herrira iritsi bezain pronto.

10 urte eta 9 hilabete egin ditu preso Matanzasek, 18/98 auziaren baitan zigortu ostean. Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta egin zuten operazioa, 1998ko uztailaren 15ean, Egin egunkaria itxiz eta hainbat lagun atxilotuta. Zazpi urte beranduago hasi zen epaiketa, baina behin betiko sententzia 2009an eman zuen epaileak: 38 lagun zigortu zituen -Txema Matanzas tartean- eta bederatzi absolbitu. KAS, Ekin eta Xaki legez kanpo utzi zituen.

Albiste hau Hala Bedi irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Euskal preso politikoak  |  Gasteiz

Euskal preso politikoak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-10-23 | I˝igo Igartua
Frantzian beteriko zigorrak Espainiak ez zenbatzea ontzat jo du Estrasburgok

Epaimahaiko erabakiak, Frantzian beteriko zigorrak kontuan hartu behar ez direla zehaztu du, eta ondorioz, epaiaren zain zeuden hogei bat euskal presoren espetxetik irtetzeko epeak luzatuko dira.


2018-10-22 | I˝igo Igartua
Olatu erraldoia Donostian, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko

Milaka pertsonak babestu du Orain Presoak dinamikak antolaturiko “inoizko manifestazio pluralena”, euskal presoen kartzelaratze auziari konponbidea ematea eskatzeko.


2018-10-17 | ARGIA
Karlos Apeztegia kartzelaratzeko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Etxerat euskal presoen senide eta lagunen elkarteak Hernanin duen bulegoan egiten du lan Karlos Apeztegiak. Asteartean bertatik atera zenean atxilotu zuen Guardia Zibilak eta asteazken goizean, espetxeratzeko agindua eman du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, "erakunde terroristako kide" izatea leporatuta.


2018-10-12 | ARGIA
Onintza Ostolaza abokatua: Espainiako epaileek zergatik ukatzen diete 2. gradua presoei?

2018ko uztailetik EZEZ Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak gradu aldaketa lortzeko euskal presoek egindako ziento erdi eskaeratik gehienei ezezko ebazpenez erantzun die. Bi kasutan soilik onartu du presoak bigarren gradura igarotzea. Etxerat elkarteak gaia salatu eta erabakiok presoei eragindako kalteez gain senideengan dauzkaten ondorioak nabarmentzearekin batera, Onintza Ostolaza abokatuak gaiak epaitegietan daraman bidearen balantzea egin du.


2018-10-12 | Joxe Aldasoro
Iritzia
Hodei Ijurko, hamar urte eta gero

Hamar urte eta gero Hodei Ijurko atxilotu, jipoitu, ehunka kilometrotara espetxeratu, isolatu, berriz jipoitu, epaitu eta zigortu egin zutenen arrastorik ez. Hamar urtez terrorista, demokraziaren etsai, bortitz, totalitario, fanatiko deituz bere izena zikindu dutenen usainik ez. Zerriak!


2018-10-11 | Ahotsa.info
Euskal presoen urrunketarekin amaitzeko gizartearen aktibazioa eskatu dute datorren urriko 20ko mobilizazioaren atarian

Orain Presoak dinamikaren bultzatzaileek Nafarroako euskal presoen senideekin batera agerraldi bat eskeini dute gaur Iruñeko espetxearen aurrean urrunketa politika salatzeko eta nafar gizarteari datorren urriaren 20an Donostian egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatzeko.


2018-10-11 | ARGIA
Presoei gradu aldaketa ukatzeko argudioak gezurtatu ditu Foro Sozialak

Azken hiru hilabeteetan 46 euskal presok graduz aldatzeko egindako eskaeretatik 44 atzera bota ditu Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegiak, ETA desegin bazen ere, "estrategiara hartara bueltatu nahi dutelako talde batzuek", beste arrazoi batzuren artean. Foro Sozialak argudio horiek kritikatu ditu.


2018-09-28 | Nahia Ibarzabal
Jesus Loza: "Espetxe politika lehentasunetako bat da eta norabidea birbideratu behar zaio"

Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Jesus Loza elkarrizketatu du Enekoitz Esnaola Berriako kazetariak. Euskal Preso politikoak pairatzen ari diren espetxe politikaz mintzatu dira: gradu aldaketaz eta hurbilketaz, besteak beste.


2018-09-25 | Hiruka .eus
Presoen aldeko ekimenak 400 pertsona baino gehiago batu zituen Uribe Kostan

Uribe Kostako errepresaliatu politikoen aldeko mobilizazioan parte hartu zuten atzo, domekan, 425 lagun inguruk, Kalera Kalera ekimenaren esanetan. “Garaia da gatazkaren konponbidean urratsak emateko eta, ondorioz, errepresaliatu guztiak etxera bueltatzeko”, adierazi zuten.


2018-09-24 | ARGIA
"Biktimekiko artikulu iraingarria" argitaratzeagatik 1.243 euroko isuna jaso du Judimendiko Auzo Elkarteak

Elkarteak 1.243 euro itzuli beharko dizkio Gasteizko Udalari astelehen honetan udalak erabaki duenez, elkarteak bere aldizkarian auzoko hiru presori buruzko artikulua argitaratzeagatik, eta udalaren esanetan “terrorismoaren biktimentzat iraingarria" zelako.


Eguneraketa berriak daude