Asimilazioaren eta indar errepresiboen aurkako mobilizazioa egin dute Gasteizen

  • Ikurrinak, oihal gorriak eta amnistiaren aldeko banderak soinean, Aske Antolakundeak manifestazioa egin du gaur Gasteizen. Asimilazioaren eta indar errepresiboen aurka mobilizatu dira “hispanitatearen egunean”.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko urriaren 13a - 07:00
Hala Bedi
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Pasa den astean Aske Antolakundeko kideekin hitz egin genuen. Orduan iragarri ziguten urriaren 12rako mobilizazioa egingo zutela Gasteizen, “Asimilazioa borrokatu, indar errepresiboak suntsitu” lemapean. Antolakundeak salatu zuen “Hispanitatearen Eguna Espainiar Estatuak inposatutako jai arrotza dela, eta kolonialismoa, okupazio militarra eta zapalkuntza nazionala aldarrikatzeko baliatzen duela”. Salatu dutenez, egun horrek asimilazio prozesua sakontzen du, eta indar errepresiboek batasun nazionala eta klase dominazioa bermatzen dituzte, askapen nazional eta sozialaren aldekoak jazartzeko tresna gisa.

Aske Antolakundeak azken asteotako errepresio kasuak salatu zituen, tartean Baionako ikasle bati jendarmeei euskaraz egiteagatik emandako jipoiarena. Errepresioa asimilazio eta zapalkuntza nazional zein sozialaren barruan ulertu behar dela defendatu dute, eta Euskal Herri Langilearen antolakuntza prozesuan sakontzearen beharra azpimarratu dute. Amnistia justizia Euskal Herri Langileen esku jartzeko tresna” gisa ulertzen dute.

Bukatzeko, Euskal Herriaren askatasuna Euskal estatu independente eta sozialista baten baitan egikaritu nahi dutela azpimarratu dute.

 Hala Bedi
 Hala Bedi
 Hala Bedi
 Hala Bedi
 Hala Bedi
 Hala Bedi
 Hala Bedi
 Hala Bedi
 Hala Bedi
 Hala Bedi

Hispanitatearen eguna kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.