"Liburutegi oso onak daukaguz eta hor be aukera ederra dago gasturik egin barik irakurten jarraitzeko. (...) Eozelako bildurtxua edo errezeloa dagoan arren, liburu digitalarena berde dago oraindino, jaiobarria da eta ikusteko dago ze aldaketa edo ze eragin ekarriko dauen. Dana dala, betiko liburua eta digitala alkarbiziko dirala esango neuke".