Artizarra berritu du UEUk, aditu euskaldunen sare soziala

  • UEUk Artizarra sare sozial berritua sareratu du. Baliabide hau 2018an jarri zen martxan euskaldunen sare sozial tekniko-zientifiko-profesionala izan eta komunitate hori trinkotzeko helburuarekin. Orain erabilterrezagoa da eta itxura berrituarekin dator. Une honetan 1.000 kidek osatzen dute bertako komunitatea.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko otsailaren 6an - 07:00
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Artizarra proiektuak UEUren Inguma datu-basean du abiapuntua. Ingumak azken 50 urteotan unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz idatziz eta ahoz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen du, baina pertsonen arteko harremanak bideratzean motz geratzen zen. Webgune gisa 25 urte bete ditu Ingumak, eta Argiaren 2026ko Interneteko saria jaso berri du.

Artizarraren zioa zera da, komunitate zientifikoaren partaideak saretzea, honelakoak egiteko adibidez: laguntza-eskeak, eztabaidak eta galdera-erantzunak bideratzeko foroak; adituen bilaketa; adituen lanen jarraipena; norberaren ekoizpena eta curriculum vitae zabaltzea...

Zihara Enbeita da Artizarraren arduraduna, eta UEUren albiste honetan bideoa ere baduzue non berak azaltzen duen berrikuntza.

Probatu: Artizarra.eus


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Zientzia kanalean gehiago
2026ko uztailaren 15
Teknologia
Non hitz egin dezakegu?

2026ko uztailaren 8
Teknologia
Pantailen inguruan

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...