argia.eus
INPRIMATU
Arte eszenikoen goi mailako eskola ez dute egingo oraingoz
  • Eszenika, Bilbon egitekoa zen Euskal Herriko Goi-mailako Arte Dramatiko, Dantza eta Eszenoteknia Zentroaren proiektua bertan behera geratu da. Eusko Jaurlaritzak EHAA aldizkarian jakinarazi duenez, obra gauzatzeko kontratazio espedientean atzera egin da. Dantzan.com webguneak eman du albistearen berri.

ARGIA @argia 2013ko otsailaren 13a
Eszenika zentroa jasoko lukeen pabilioia, EITBren eraikin bereko azpiko solairuan. (Argazkia: Dantzan.com)

2010ean, proiektuaren nondik norakoak azaldu zituenean, Isabel Celaá Hezkuntza sailburuak adierazi zuen zentroa 2012ko irailean zabaltzea aurreikusten zela. Egitasmoa atzeratuz joan da, ordea. Zentroa eraikitzeko kontratazioak salbuespenezko izaeran oinarrituta egin zituen Jaurlaritzak, baina Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak errekurtsoa aukeztu zuen, salbuespenezko izaera hori justifikaturik ez zegoela-eta. Atzo, kontratazioaren salbuespenezko izaera ez dela egiaztatu eta ondorioz espedientea bertan behera geratu dela plazaratu zuen EHAAk.

Orain, Dantzan.com-ek dioen moduan, Jaurlaritza berriaren esku geratzen da arte eszenikoen goi mailako eskolaren proiektua berriz abiatu ala bere horretan uztea.