argia.eus
INPRIMATU
Arrosa Sareko Irratien V. topaketak martxoaren 24an izango dira, Ondarroan
  • Urtero bezala, Arrosa Sareko Irratien topaketak antolatu dira. V. edizioa izango da Martxoaren 24an Ondarroan ospatuko dena.

2018ko martxoaren 13a

Honakoa izango da Topaketa hauen egitaraua:

10:30 / 10:50 Ongi etorria musika plazan

11:00 / 11:45 Tailerrak

-Radixu Irratian: Software librearen erabilera irratian

-Barnategian: Ahozkotasuna irratian

11:45 / 12:30 Tailerrak

-Radixu Irratian: RadioCloud automatizazio-softwarearen aurkezpena

-Barnategian: Nola egin eskaleta bat?

13:00 Mahain ingurua Barnetegian:

“Herri hedabideen funtzioa gatazkan bizi diren herrialdeetan”

15:00 Bazkaria Gaztetxean (10 €) 

(izena emateko azken eguna Martxoak 21)

17:00 Kuña txapelketa Gaztetxean 

17:30 Karaokea  Gaztetxean

19:00 Kontzertuak  Portuko ranpan 5 €tan

ANITA PARKER eta NOGEN

 

Topaketetan parte hartzeko idatzi mezu bat arrosakoordinazioa@gmail.com helbidera

Albiste hau Arrosa Irratien Sareak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.