argia.eus
INPRIMATU
Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak 25 urte egin ditu

2008ko irailaren 11

AED Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak 25. urteurrena ospatzen duela-eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte, irailaren 20an izango den Denok Elkarrekin egun osoko jaialdia, kasu. Soziolinguistikari buruzko hitzaldi baten ondoren foro bat eratu zen eta honen ostean elkartea, euskararen erabilera areagotzeko xedearekin. Beste askorentzat eredua izan da egun 800 bazkide dituen AED.