Aroa Arrizubietak irabazi du Oiongo lehen saioa

  • Giro politean hasi da 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Oiongo Bazterra aretoa bete irabazi du Aroa Arrizubietak eta finalaurrekoetarako pase zuzena lortu du.
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko otsailaren 9an - 07:36
Azken eguneraketa: 09:36
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Iritsi da 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa, XVII. edizioa da aurtengoa. Azken edizioetan irudikatu genuen ibilbideari jarraiki, Arabako bertsolaritzaren talde elkarlanak adierazten duen irudia fondoan, 18 bertsolariekin jokatuko den txapelketako lehen fasea hasi da larunbatean, final lehen fasea. Lehen saioa Oiongo Bazterra aretoan jokatu da.

Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak:

Unai Anda Delika - Ametzaga

Sabin Abarrategi Sarrionandia - Aramaio

Felipe Zelaieta Txurruka - Mallabia/Gasteiz

Iñaki Viñaspre Simon - Abetxuku

Martin Abarrategi Sarrionandia - Aramaio

Aroa Arrizubieta Barredo - Gasteiz

 

Lehen fase honetan 13na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Aroa Arrizuetak lortu du puntu gehien, 269 puntu. Lehen faseko hiru saioen puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira finalaurrekoak. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

Aroa Arrizubieta: 269 puntu

Martin Abarrategi : 256 puntu

Iñaki Viñaspre: 249 puntu

Sabin Abarrategi: 243,5 puntu

Unai Anda : 238,5 puntu

Felipe Zelaieta: 222,5 puntu

 

Hamabi lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Eli Plazaola Zubizarreta izan da Oiongo aurkezlea. Lehen faseko lehen saioko epaimahaia horrela osatuta dago: Ekaitz Elorriaga Anduaga, Fernando Sopelana Alonso eta Iker Elexpuru Lete. Endika Jimenez Enbeita idazkari lanetan.

Hemen Oiongo irudi batzuk

Hurrengo saioa, otsailaren 15ean izango da Laudion, Kasinoan, arratsaldeko 17:30ean.


Bertsolaritza kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 27
Maria Jesus Berrotaran. Artzu baserritik mundura.
"Alardea publikoa izan zen Borja Jauregi alkateak saldu zuen arte"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...