Armagintzaren eta gerren “negozioaren” aurkako bizikleta martxa egingo dute larunbatean

  • “Gerra, gastu eta industria militarraren aurkako 18. Bizikleta Martxa” antolatu dute aurten ere Bizkaiko zenbait eragile sozialek.


2026ko apirilaren 8an - 07:03
Azken eguneraketa: 09:44
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aurten ere antolatu du deialdia mugimendu antimilitaristak, “armen trafikoa salatzeko eta ekoizpen militarra zibila bihur dadila eskatzeko”. Salatuko dute, batetik, “Eusko Jaurlaritzak gerraren euskal industriari ehunka milioi euroko dirulaguntza” ematen diola; eta, bestetik, euskal armagintzaren enpresek –206 inguru– negozioa egiten dutela “Israel, Saudi Arabia, Espainia, Frantzia, Estatu Batuak, Ingalaterra, Maroko, edo Turkiarekin”. Deialdiaren kartelean propio aipatu dituzte ITP Aero, Aernnova, Sapa eta Sener enpresak.

Martxa goizeko 11:00etan abiatuko da Bizkaiko Foru Aldunditik, Bilbon, eta Getxon amaituko. Biziz Bizi, Biraka, Eguzki, Ekologistak Martxan, Kakitzat, KEM-MOC eta Komite Internazionalistak taldeek antolatu dute.

 


Antimilitarismoa kanalean gehiago
2026ko apirilaren 29
Koipea

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...