- Armada laguntzeari uko egiteagatik akusatutako Pedro Urizar Ajangizko alkatearen aurkako epaiketa egin zen atzo (8) Bilboko epaitegian. Urizarrek itzulpen sistemaz baliatzea onartu ez bazuen ere, epaiketa gaztelaniaz egin zen epaileak epaiketa atzeratzeko eskaria ez baitzuen onartu. Ondorioz, Urizarrek ez zien fiskalaren eta bere abokatuaren galderei erantzun itzuliak izango zirelako. ("Euskaldunon Egunkaria", "Gara")