Arma salmentaren kontrako ekintzak egin dituzte Bilboko Portuan

  • Gaur goizean Bahri Tabuk ontziaren inguruan protesta egin du Greenpeace elkarteak. Adierazi dutenez, itsasontziak Saudi Arabiara armak eramateko asmoa du, Yemengo gerran erabiltzeko. Horrez gain, Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak ere arma salmenta salatu du portuan, eta bihar eguerdian Moyuan elkarretaratzea antolatuko du.

Greenpeace talde ekologistaren ekintza. Argazkia: Greenpeace
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko otsailaren 16an - 13:30

Lehen aipatutako elkarteek adierazi dutenez, Bilboko portuan armak eta lehergailuak kargatzen egon da Bahri Tabuk Saudi Arabiako ontzia. Bilbotik, Saudi Arabiara eta Arabiar Emirreri Batuetara joango da, armez beteta. Hori dela eta, hainbat ekintza antolatu dituzte gaurko eta biharko.

Lehenengoa Greenpeaceko kideek burutu dute. Gaur goizean ontziaren inguruan protesta egin dute elkarteko hainbat boluntariok. Itsasontziaren inguruan kokatu dira, pankartak eskuetan. "Zibilak hiltzeko Espainia markako armak", dio pankarta horietako batek. Beste boluntario batzuek ontziaren amarraduretatik zintzilikatzea lortu dute "Zibilak hiltzeko arma gehiagorik ez" pankartarekin.

Beste aldetik, Ongi Etorri Errefuxiatuak elkartea ere bertan egon da. Portuan manifestazioa egin dute gauza bera salatzeko. Horrez gain, bihar, goizeko 12:00etan elkarretaratzea antolatu dute Moyua plazan protestekin jarraitzeko.

Ongi Etorri Errefuxiatuaken oharra

Saudi Arabiak gidatutako koalizioaren bonbardaketek eskolak. merkatuk, etxeak, ospitaleak eta, oro har, hiritarrak dituzte helburu, “terrorismoa”ren aurkako balizko borroka baten aitzakiapean.

YEMEN Arabiar penintsulako herrialderik pobreena da. Barruko datuen arabera, 60.000 baino gehiago dira orain arte hildakoak eta larri zauritutakoak, zauritutako horiek, laguntza jasotzeko gabezien ondorioz, epe laburrean heriotzara kondenatuta daudelarik. Baina, datu horiek alde batera utzita, uste da askoz gehiago direla hildakoak eta larri zauritutakoak, Yemengo herri txikietan ez dagoelako haiek zenbatzeko inolako sistemarik eta musulmanek, Koranean adierazitakoari jarraituz, hildakoak berehalaxe lurperatzen dituztelako.

Airezko bonbardaketa horiez gain, koalizio inbaditzaile horrek itsasoz, lurrez eta airezko blokeo bati eusten dio, gizakienganako egoera krudel bat sortuz: bertako hiritarren % 82k giza-laguntza behar baitu, eta portzentaje horren barruan 7 milioi gosete-egoera larrian daudelako (400.000 haur desnutrizio-egoera larrian daude).

Gainera, ur-hornidurako eta saneamenduko sareak suntsituta daude, eta suntsiketa horrek kolera ekarri du, herrialde osora zabaldu dena (1.000.000 pertsona baino gehiago daude jada kutsatuta, eta egunero 7.000 pertsona gehiago kutsatu ohi dira, izurrite horrek gaur arte 2.300 hildako baino gehiago eragin dituelarik).

Hori guztia gutxi balitz, difteria ere agertu da, eta 4 hilabete inguruko epean 600 kasu baino gehiago eta 48 hildako antzeman dira. Eta egoera hori gugandik hain aparte badago ere, hemen bizi garenok badugu egoera horrekiko zerikusirik, gure portuan kargatzen baitira hilero, gure agintarien baimenarekin eta gure eskulanarekin, armak eta lehergailuak saudiarabiar ontzietan, atzo bertan egin zen moduan, ondoren Saudi Arabiara bidaltzeko, diktadura horrek nazioarteko hainbat legebiltzar eta erakundek salatu duten gerra krudel hori elikatzen jarraitu ahal izan dezan.

Ongi Etorri Errefuxiatuak erakundean jakin badakigu gerrek heriotzez eta suntsiketaz gain pertsonen kanporatzea ere dakartela, ondoren babes eta aterpe bila arituko diren pertsonen kanporatzea, eta hemendik salatu nahi dugu gure portuan gertatzen den jokabide horri esker...

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gerra
Ruandarekilako gerra saihesteko "azken aukeratzat" jo du Angolaren mediazioa Kongok

Tutsi eta hutu etnien arteko gatazka zein mineralen ustiaketa dira gaiztotuz doan gatazka odoltsu horren iturrien artean. Nazio Batuen Errefuxiatuentzako Agentziak jakitera eman du orotara 5,7 milioi errefuxiatu eragin dituela 2021ean areagoturiko gatazkak.


Nola obedituko diot eroari

1997. Aguraingo Intsumiso Eguna. Antimilitarismoak milaka lagun biltzen zituen bere ekimenetan, artxibotik berreskuratu dugun argazki honetan ikusten den moduan. Aurten 30 urte beteko dira Intsumiso Eguna ospatzen hasi zirela.


Gerra danbor hotsak Europako Batasunean

Urtebete pasa da Mendebaldeari Ukrainako gerra okertu zitzaionetik. Xakean esaten da jokalari bat zugzwang posizioan dagoela egin dezakeen edozein mugimenduk kaltetuko badu. Mugimendurik egin beharko ez balu berdinketa lortuko luke, baina bere txanda bada, bereak egin... [+]


Israelgo Armada hornitzen duten petrolio konpainiak, gerra krimenen konplize?

Israelek 2023ko urrian Gazako sarraskia hasi zuenetik, petrolioa jasotzen aritu da itsasoz munduko txoko askotatik, petrolio enpresa handienek hornituta. Petrolio horren zati bat armada hornitzeko erabiltzen da palestinarren kontrako erasoekin segi dezan.


Eguneraketa berriak daude