argia.eus
INPRIMATU
Argizaiola Saria Imanol Urbietak jaso du

2010ko abenduaren 5
Imanol Urbieta Imanol Urbieta (Arg: Wikipedia, Gerediaga elkartea)

"Umeen euskarazko kantutegiari egindako ekarpenagatik" omendu zuen atzo euskalgintzak Imanol Urbieta. Argizaiola Saria eman zioten 70 disko eta liburutik gora argitaratuta dituen zarauztarrak. Urbieta Jon Brown indio txiki bat zen, Mac Mikel, Txiki-txiki-txikia eta Ranrroberra haur kanten sortzailea da, batzuk aipatzearren. 76 urte ditu egun baina hala ere, "burua argi" daukala aldarrikatu nahi izan zun.