Argitu dituzte Hirigune Elkargoko Batzorde Exekutiboko hautetsien ardurak

  • Euskal Hirigune Elkargoko presidente Alain Iriartek asteazken goiz honetan egin du prentsaurrekoa Baionan. Hautetsien arteko elkarlana sustatzeko asmoz, sei multzo handitan banatu ditu lan-ardatzak.

Maiatzaren 13ko agerraldia, Baionan, Euskal Hirigune Elkargoaren egoitzan Euskal Hirigune Elkargoa

2026ko maiatzaren 13an - 16:01
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Jakina da Euskal Hirigune Elkargoko Batzorde Exekutiboko karguen banaketa. Asteazken goiz honetan eskaini du prentsaurrekoa Alain Iriart presidenteak. Horra, alfabetikoki, nola bideratu dituen lehendakariorde karguak:

Peio Abeberry, Mugaz gaindiko, Europako eta nazioarteko kooperazioaren ardura duen Lehendakariordea.

Eneko Aldana-Douat, Edateko ura eta saneamendu kolektiboaren ardura duen Lehendakariordea.

Anne-Marie Bruthé, Baserrialdeko eta hiriko plangintzaren, lur funtsen zuhurtziaren eta laborantza lur eta eremu naturalen babestearen ardura duen Lehendakariordea.

Antton Curutcharry, Euskararen eta gaskoiaren aldeko hizkuntza politiken, kulturaren eta Euskal Hirigune Elkargoko kultura-ekipamenduen ardura duen Lehendakariordea.

Hervé Damestoy, Laborantzaren, mendiaren eta arrantzaren ardura duen Lehendakariordea.

Sylvie Durruty, Ekonomia eta enpleguaren, lan eremuen, Berrikuntza eta ekonomia arduratsuaren eta ekonomia zirkularraren ardura duen Lehendakariordea.

Joseba Erremundeguy, Lur-funtsei loturiko estrategiaren eta ekintzaren, Euskal Hirigune Elkargoko eta elkargo-interesa duten antolaketarako prozeduren eta operazioen eta hiri-politikaren ardura duen Lehendakariordea.

Peio Etxeleku, Ekonomia eta enpleguaren, lan eremuen, berrikuntza eta ekonomia arduratsuaren eta ekonomia zirkularraren ardura duen Lehendakariordea.

Fabiene Hirigoyen, Kohesio soziala, osasuna eta haurtzaroaren ardura duen Lehendakariordea.

Jean-François Irigoyen, Mugikortasuna eta Euskal Hirigune Elkargoko bideen ardura duen Lehendakariordea.

Florence Lasserre, Goi mailako ikasketak, ikerketa, formakuntza eta ikasle biziaren ardura duen Lehendakariordea.

Christelle Mange, Giza baliabideen, elkarrizketa sozialaren eta emazte eta gizonen arteko berdintasunaren ardura duen Lehendakariordea.

Nicolas Narbey, Euri urak eta saneamendu ez-kolektiboaren ardura duen Lehendakariordea.

Daniel Olcomendy, Trantsizio ekologiko eta energetikoaren eta turismo iraunkorraren ardura duen Lehendakariordea.

Claude Olive, Hondakinen prebentzioaren, bilketa eta balioztatzearen ardura duen Lehendakariordea.


Hori horrela, aitzineko agintaldian bezala doa parekidetasun eza: bost emakume eta hamar gizon dira lehendakariordeetan. Duela sei urte bezala, lehendakariorde segitzen dute Antton Curutcharry, Sylvie Durruty, Daniel Olçomendy, Claude Olive eta Jean-François Irigoyen hautetsiek –batzuentzat, ardurak aldatuta–. 2020an arlo edo lurralde baten ordezkari izendaturiko batzuk ere hor segitzen dute, aldi honetan lehendakariorde gisa: Eneko Aldanak, Joseba Erremundeguyk eta Peio Etxelekuk –nahiz eta 2024an kargutik kendu zuen orduko presidente Jean-René Etchegarayk–.

Sylvie Durruty eta Peio Etxeleku dira ardura partekatuko duten bakarrak.

Sei multzo handitan antolatuta dituzte ardurak:  Parte-hartu eta kooperatu; Euskal Hirigune Elkargoaren ekintzarako baliabideak; Ondasun amankomunak babestu; Elgarrekin bizi; Elkartasunak hazi; eta Euskal Herrian ikasi eta lan egin. "Elkarlana bultzatzeko" asmoz osatu dituzte lehen aldikoz sei multzo horiek. Aurrekontuen banaketarekin ere nahi izan dute elkarlana sustatu, hain zuzen, aurrekontu batzuk bizpahiru hautetsien artean bideratu beharko dituztelako.

Alderantziz, hautetsi batzuek hainbat aurrekontu pilatzen dituzte. Nicole Etxamendik –Bil Gaiten talde ezkertiar abertzaleko lehendakarikidea izandakoak–, demagun, "etxebizitza eskuragarria" eta "lurralde-gobernantza eta herritarren parte-hartzea" betebeharrak bideratuko ditu. Azken ardura horri dagokionez, Hirigune Elkargoaren eta poloen arteko zein Hirigune Elkargoaren eta herrien arteko harremanak bermatzeko ardurari lotuko zaio –hori izan delako Alain Iriartek kanpainan zehar egindako promesetariko bat–.

Batzorde Exekutiboaren antolaketaren organigrama.

Lehendakariordeez gain, arloka eta lurraldeka bideraturiko ardurak horrela banatu ditu:

Emmanuel Alzuri, Itsasbazterra, kosta-lerroa, UIKUP eta ingurune naturalen ardura duen kontseilari ordezkaria.

Serge Blanco, Kirol azpiegituren eta kirol hezkuntzaren ardura duen kontseilari ordezkaria.

Anthony Bleuze, Numeriko arduratsuaren eta datuen gobernantzaren ardura duen kontseilari ordezkaria.

Beñat Cachenaut, Iholdi-Oztibarre lurralde-eremuaren ardura duen kontseilari ordezkaria.

Cédric Curutchet, Hego Lapurdi lurralde-eremuaren ardura duen kontseilari ordezkaria, turismo aktoreen koordinaketarako sostengu misioa.

Raymond Darricarrere, Errobi-Aturri lurralde-eremuaren ardura duen kontseilari ordezkaria.

Kotte Ecenarro, Finantzak eta fiskalitatearen ardura duen kontseilari ordezkaria.

Nicole Etxamendi, Etxebizitza eskuragarriaren ardura, tokiko gobernantza eta herritarren parte-hartzearen duen kontseilari ordezkaria.

Jean-René Etchegaray, Euskal Kosta-Aturri lurralde-eremuaren ardura duen kontseilari ordezkaria.

Mathieu Horn, Elkartasunak eta prekaritatearen, ekonomia soziala eta solidarioaren ardura duen kontseilari ordezkaria.

Sylvie Leizagoyen, Elikamolde sano eta iraunkorraren ardura duen kontseilari ordezkaria.

Bénédicte Luberriaga, Herriei ingeneritza, helgarritasun unibertsalaren ardura duen kontseilari ordezkaria.

Hélène Marty-Chaleon, Errobi lurralde-eremuaren ardura duen kontseilari ordezkaria.

Laurence Massondo Bessouat, Bidaxunealdea lurralde-eremuaren ardura duen kontseilari ordezkaria.

Éric Narbais-Jaureguy, Amikuze lurralde-eremuaren ardura duen kontseilari ordezkaria.

Gilbert Oçafrain, Garazi-Baigorri lurralde-eremuaren ardura duen kontseilari ordezkaria.

Isabelle Pargade, Hazparnealdea lurralde-eremuaren ardura duen kontseilari ordezkaria, biharko hiri ertainen arloan.

Peio Quihillalt, Xiberoa lurralde-eremuaren ardura duen kontseilari ordezkaria.

Lionel Sevilla, Bioaniztasunaren, arrisku nagusien prebentzioaren eta eremu naturalen ardura duen kontseilari ordezkaria.


Euskal Hirigune Elkargoa kanalean gehiago
2023ko martxoaren 15
Isabelle Pargade (Euskal Hirigune Elkargoko presidenteordea)
“Nahiago nuke laborari gehiago, herritar gehiago baino, baina nola egiten da hori?”

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.