argia.eus
INPRIMATU
ARGIAn praktikak egiteko aukera ireki dugu
  • Lantaldean aritu, sare sozialak kudeatzen eta internet zein papererako idazten trebatzeko aukera zabalduko dugu. ARGIAn praktikak egin nahi badituzu, maiatzaren 7an egingo dugun azterketara aurkeztea besterik ez duzu.

ARGIA @argia 2019ko apirilaren 12a

Maiatzaren 7an (asteartea) egingo dugu azterketa, goizeko 11:0etan, bi lekutan:

Etorri behar baduzu, bidali e-mail bat praktikak@argia.eus helbidera eta adierazi bi lekuetako zeinetan egingo duzun azterketa. Azterketara curriculuma ekarri, mesedez.

Praktikaldiak lau hilabeteko iraupena du eta hiru sasoi daude aukeran:

2019ko ekainaren 1etik 2019ko irailaren 28ra.

2019ko urriaren 1etik 2020ko urtarrilaren 31ra.

2020ko otsailaren 1etik 2020ko maiatzaren 31ra.

Lau orduko lanaldia izango da.

Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Giza Zientziak eta Komunikazioko ikasleei zuzendutako deialdia da. Nahitaezkoa izango da praktikak egin bitartean unibertsitatean izena emanda egotea.

Animatu eta batu ARGIAren komunikazio proiektu independentera.