ARGIAko lantaldeak aho batez erabaki du bat egitea martxoaren 17rako Hego Euskal Herrian deitutako greba orokorrarekin. Euskal Herrian gutxieneko soldata propioa izatea eskatzen dute sindikatu deitzaileek, eta ARGIAk haien aldarrikapenak babestu ditu.
Gutxieneko soldata hemen eta orain lelopean egingo da martxoaren 17ko greba orokorra, ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek deituta. Goiburu hori du sindikatuok plazaratutako manifestuak; eragile ugarik egin du bat idatziarekin, ARGIAk tartean, langileek batzarrean hala erabakita.
Bestalde, aste honetako aldizkarian greba orokorrari buruzko erreportajea plazaratu du Ekain Carrascok ARGIAn: "Duintasunaren aldeko borroka da".
ARGIAko kazetariak, alabaina, greba orokorrarekin bat eginagatik ere, hilaren 17an lanean arituko gara, modu horretan greba aktiboa egiten eta grebari oihartzuna ematen.