argia.eus
INPRIMATU
Argia Sariak banatuko dizkiegu euskarazko komunikazioan nabarmendu diren proiektuei
ARGIA @argia 2013ko urtarrilaren 25a
ARGIA Sarien banaketa-ekitaldia zuzenean emango dugu.

Arratsaldean banatuko ditugu Argia Sariak, Usurbilgo Atxega Jauregia jatetxean egingo den ekitaldian. Euskarazko komunikazioan nabarmendu diren ekimen, programa edo pertsonak izango dira sarituak, sei ataletan: Internetekoa, telebistakoa, irratikoa, prentsakoa, publizitatekoa eta merezimenduzkoa. Bazkalostean egingo da sari banaketa, 16:00ak inguruan hasita.

Sari-banaketa zuzenean jarraitu ahal izango duzue streaming bidez. Sare sozialetan ekitaldiaren jarraipena egingo dugu: Twitterren gertatzen ari dena kontatuko dizuegu, eta erabiltzaileek #argiasariak etiketarekin parte hartu ahal izango duzue. Facebookeko komunitateari ere berri emango diogu eta argazkiak igotzen joango gara.

Aurreko edizioetako irabazleen zerrenda, argazki eta bideoak ARGIA Sariak kanalean dituzue ikusgai.