Euskal herritarrekiko elkartasunez, hilabetean hirugarren aldiz egin diote eskratxea Baltasar Garzoni Argentinan. Oraingoan Mar del Plata hirian "herritar ilustre" izendatu behar zuten ekitaldian izan da.
"Giza eskubideen alde egin duen ustezko defentsagatik sarituko du Mar del Platak herritar ilustre gisa, eta bitartean, Espainian borrokalari herrikoiak jazartzen ditu eta bere lanak ez du giza eskubideen banderarekin zerikusirik, are, kontrakoa da", aldarrikatu dute.
Ekitaldian adierazi dute militante euskaldun, kataluniar, galiziar eta arabiarren aurka "era guztietako zapalkuntzak baimendu" dituela.
Tortura salaketak ez dituela aintzat hartu aurpegiratu diote "torturatzaile" eta "hiltzaile" deika.
"Euskal herritarrek beren independentziaren alde daramaten borrokaren elkartasun osoa adierazten dugu eta kausa justu honen ondorioz dauden preso politiko guztien askatasuna eskatzen dugu", diote.
Aurrez beste bi eskratxe egin zizkioten Euskal Herriaren Lagunak taldeko kideek. Lehena unibertsitatean eman behar zuen hitzaldian, eta bigarrena irrati batean egin behar zioten elkarrizketan. Jarraian ikus ditzakezue hiru ekintzen bideoak.
Hirugarrena eta azkena:
Irratian egindakoa elkarrizketa batetik irtetean:
Lehena, unibertsitatean.