Jendetzak hartu du Gasteiz asteartean. Goizean gazteek mobilizazio jendetsuak egin dituzte, eguerdian hainbat ekitaldi eta lore eskaintza izan dira, arratsaldean sindikatuek eta Martxoak 3 elkarteak urteroko omenaldia egin dute monolitoaren aurrean, eta azken mobilizazio historikoak kalea hartu du. Kronologikoki jaso dugu eguna Dos Por Dos-en argazki galeria honetan.