Zinemaldiaren edizio honetan, Zuzendari Berrien saileko epaimahaikide da Dana Blankstein israeldar emakumea, Jerusalemgo Zine Eskolako zuzendaria, gobernuaren harreman estua duen erakundekoa. Bera kargugabetzeko eskatu zuen BDZk jaialdiaren atarian. Geister filma izan da gala ostean proiektatu den pelikula. Ekitaldian, besteak beste, Werner Herzog zinegile beteranoak jaso du Donostia Saria: bere hitzaldian keinu egin dio Euskal Herriari, hizkuntzari eta kulturari.











