argia.eus
INPRIMATU
Arartekoak Lanbide zentsuratu du haurdun batekiko jarrera dela eta
  • Lanbidek berreskatu nahi izan du, haurdun bati laguntza sozial gisa emandako 9.000 euro. Emakumeak bere bizitza arriskuan ikusi du eta lana laga. Arartekoak Eusko Jaurlaritzaren jarrera zentzura du. 

ARGIA @argia 2018ko irailaren 21
Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren aldeko manifestazioa Bilbon.

Langilea bi etxebizitzan ari zen eta horietako batean lana bertan behera utzi zuen, sabelaldian diabetesa diagnostikatu baitiote.

Sabelaldian diabetesa izateari gaitz obstetrikoa deitzen zaio. Kasua arrisku handiko haurdunalditzat joa da. Alabaina, Lanbidek ez du arriskurik ikusi emakumearen osasunean. Emakumeak 2012ko ekainetik eta 2013ko maiatz artean 9.000 euro jaso zuen laguntza sozial bezala. Lanbidek diru hori berreskuratu nahi du.

Arartekoak dioenez, emakumeak enpleguetako bati uko egitea justifikatuta dago. Ez da Arartekoak Lanbidearen jarrera kritikatu duen lehen aldia, izan ere, Arartekoaren iritziz, Eusko Jaurlaritzaren Lanbide sailak ez du Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (RGI delakoa) behar bezala kudeatzen.

Iturria: El Diario.es