Aramaio, Araba Errioxa eta Gasteizko taldeak ariko dira finalaurrekoetan


Estitxu Eizagirre @eeizagirre
2018ko otsailaren 05a
Erabakita geratu da zein sei taldek kantatuko duten Arabako Kuadrillartekoaren finalaurrekoetan: Txandrio (Arabar Errioxa), Ibabeko Bertaren bilobak (Aramaio), Sumendi bete poto (Gasteiz), Aramaixoko sobrak, Gasteizko Bapateroak eta Errekaleor birizik.
 
Finalaurrekoak: nork noiz kantatuko duen

- Otsailaren 17an, larunbata, Araiako Gaztetxean: Txandrio (Arabar Errioxa) eta Aramaixoko sobrak ariko dira.

- Otsailaren 24an, larunbata, Amurrioko Gaztetxean: Ibabeko Bertaren bilobak (Aramaio) eta Bapateroak (Gasteiz).

- Martxoaren 3an, larunbata, Aramaioko Sastiñan: Sumendi bete poto (Gasteiz) eta Errekaleor Birizik!

Finala martxoaren 17an jokatuko da Gasteizen, Landatxo kiroldegian.

Lehen faseak eman duena

14 taldek hartu dute parte Kuadrillartekoan, eta lehen fasean hamalau saio jokatu dira. Finalaurrekoetara sailkatu diren sei taldeez gain, hauek dira bertsotan entzun diren gainerako Arabako eskualdeak: Alfreedo (Aiaraldea), Egurra salgai (Zalduondo), Errexala (Gasteiz),  Ezustean eusten (Lautada), Gure azken balaDA (Urkabustaiz), Kakiturri (Gasteiz), Mendialdeko mitxarroak eta Tribitu (Legutio).

Saioen eta txapelketaren informazio osoa, hemen jarrai dezakegu.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa

Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa kanaletik interesatuko zaizu...
2018-03-19 | Bertsozale.eus
Aramaioko Ibabeko Bertaren Bilobak garaile

Larunbata, hilak 17, Gasteizko Alde Zaharrean aurtengo Kuadrilla artekoaren finala eta jai eguna ospatu zen. Arabar bertso Kuadrillen eguna ere bai, parte izan diren 14 taldeetako lagunak lanerako, bertsotarako eta gozatzeko prest, talde bakoitzak bere hazitxoa jarri zuen eguna borobiltzeko.


2018-03-19 | Bertsozale.eus
Aramaioko Ibabeko Bertaren Bilobak garaile

Urtarrilean hasiera eman zion 2018ko Kuadrilla artekoak, 14 saio eta 3 finalaurrekoren ostean helmugara heldu zen larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde eta idatzizko modalitatean 16 talde aritu ziren, denera 300 lagun inguru. Bertsozale.eus-ek egunaren  kronika egin du.


2018-03-14 | Bertsozale.eus
Martxoaren 17an, Gasteizko Alde Zaharrean, Arabako Bertso-Kuadrilla artekoaren finala

Arabar Errioxa, Aramaio eta Errekaleorreko taldeak dira finalistak. Egun osoko festa izango da eta bazkalostean, 17:00etan hasiko da finala.


2018-01-29 | Edurne Azkarate
Azken alabaren azken ekarpena

Arabako Bertso Kuadrilla Artekoaren saio bat jokatu zen Oionen, urtarrilaren 27an, Azkenak elkartean. Legutioko Tribitu taldea eta Araba Errioxako Txandrio lehiatu ziren. Txandrio sailkatu zen finalaurrekoetarako. Hauxe duzu kronika.


2018-01-15 | Arabako Alea
Arabako Bertso Kuadrilla txapelketa martxan dago

2018ko edizioak txapelketa formatua edukiko du, eta guztira, 320 parte hartzaile.


Araban lehiarik gabe egiten dute bertsotan

Lehiarik gabeko bertso egitasmo bati ekingo diote otsailaren 1etik apirilaren 5era bitarte Araban: Arabako Bertso Kuadrilla Artekoari. Ekimenaren baitan, formatu eta estilo anitzeko 20 bertso saio prestatu dituzte.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude